Iraila izango zen
hitzak urtaro batetik bestera
bidaltzen genituen
izen gabeko txorien antzera

zerua ilun
soineko beltz
zu hain eder

nik zerotik hasi nahi nuen

Iraila izango zen
munduaren nekea hostoetan
maite izan genituen
gauzek zentzua galdu zutenean

zerua ilun
soineko beltz
zu hain eder
hain eder

zerua ilun, zorua orbel, zu hain eder…

Nola igarri orduan
iragan hau guztia
betiko izango genuela aurretik