Gaur ere goizean irratia piztua dut
ta nire herria ez omen da existitzen
gaur ere, nola ez, gezurretan ari dira
ta nire buruan ezintasuna hazi da

burumena
da kendu nahi digutena
axolakabe artalde ixila da
beren nahia
--------------------
Gaur ere gabean telebista piztua dut
ta nire barruko amorrua hezi beharko dut

gaur ere, nola ez, gezurretan ari dira
gaur ere egiak bere burua saldu du

burumena
da kendu nahi digutena
axolakabe artalde ixila da
beren nahia
-----------------------------------
Gaur ere nola ez, gezurretan ari dira
eta gaur bihotza gorrotoz gainezka dut...

Bainan ez, gaur ez, ez nauzue harrapatuko
eta ez, gaur ez, ez dizuet sinistuko
ez dut inolaz ere zuen musika dantzatuko
eta ez, ez dut zuen drogatik probatuko